Saltar navegación e ir al contenido

volver al listado

Sala de Prensa

PRENTSA DEIALDIA: Jarduera Onen Eskuliburuen (JOE) bereizgarrien banaketa

Zioa: Jarduera Onen Eskuliburuen (JOE) bereizgarrien banaketa

Eguna eta ordua: 2010eko ekainaren 1a, eguerdiko 12:00etan

Non: Santxotena Museoa (Arizkun – Bozate auzoa, Baztan)

2010eko ekainaren 1ean, Jarduera Onen Eskuliburuen bereizgarria banatuko da. Eguerdiko 12:00etan izanen da, Arizkungo Bozate auzoko (Baztan) Santxotena museoan.

Bertan izanen dira: Nafarroako Gobernuko Kultura eta turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon jn., Cederna Garalur Elkarteko presidentea, Luis Garate Jimenez jn., eta Baztango alkatea, Virginia Aleman and.

Aitorpen hori JOE kalitatearen kudeaketarako sistemaren alde egin duten 53 establezimenduri emanen zaie, bereizgarriaren asmoa izanik turismo-kalitaterako erreferentea izatea.

Zuek ekitaldi honetan izatea espero dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin jar zaitezkete harremanetan Cederna Garalur Elkartearen Turismo arloaren arduradun Edurne Elsoren bitartez 669 704 506 telefono-zenbakira deituta.

Antsoainen, 2010eko maiatzaren 31n

volver al listado

Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago