Saltar navegación e ir al contenido

Zerrendara itzuli

noticiasAlbisteak

Uritz, Azparren eta Oroz Betelu: Garapen-proiektu interesgarriak dituzten herri txikiak

Uztailaren 20an, bisita egin zen Agoitz eskualdeko garapen-proiektuak ezagutzeko. Uritz, Azparren eta Oroz Betelu izan ziren bisitatutako udalerriak. Bisitan honako hauek egon ziren: Luis Garate eta Esther Celaya, Cederna Garalur Elkartearen presidentea eta zuzendari gerentea, hurrenez hurren, eta Carlos Garcia, eskualderako garapen-eragilea.

Nafarroako Gobernutik honako hauek egon ziren: Miguel Sanz, presidentea, Alvaro Miranda, presidenteordea eta Itoitz fundazioaren presidentea, Juan Ramon Corpas, Kultura eta Turismo kontseilaria, Carlos Erce, Turismo zuzendari nagusia eta Jose Mª Roig, Berrikuntza, enpresa eta Enplegu kontseilaria; azken hori Oroz Betelun egin zuen bat taldearekin herriko 'eskura' denda inauguratzeko.

Aurrekoez gain, honako hauek ere bertan izan ziren: Ignacio Videgain, Artziko alkatea, Ainhoa Mendia, Oroz Beteluko alkatea, Francisco Enguita, Agoizko alkatea, Pedro Ibarra, Urizko Kontzejuaren ordezkaria, Tomas Uriz, Zaraguetako ordezkaria, Fco. Javier Huarte, Nagoreko ordezkaria, eta Fernando Urtasun, Azparrenekoa.  Horiez gain, Carmen Leza, CEINeko zuzendaria, eta Iñaki Cortes, Itoitz Fundazioaren zuzendaria, egon ziren.

Argazki-oina: “Torre de Uriz” hotelaren aitzinean, ezkerretik eskuinera, eta behetik gora: Alvaro Miranda, Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Itoitz Fundazioaren presidentea, Jesus Taberna, hotelaren kudeatzailea, Luis Garate, Cederna Garalur Elkartearen presidentea, Juan Ramon Corpas, Nafarroako Gobernuko Kultura eta turismo kontseilaria, Paula Chinbarrena, hotelaren kudeatzailea, Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuaren presidentea, Ignacio Videagin, Artzibarko alkatea, Carlos Erce, Turismo zuzendari nagusia, Iñaki Cortes, Itoitz Fundazioaren zuzendaria. Goian: Carlos Garcia, zonaldeko garapen-eragilea, Esther Celaya, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea, Tomas Uriz, Zaraguetako kontzejuaren presidentea, Juan Mª Nagore, Artzibarko Udaleko zinegotzia, Pedro Ibarra, Urizko kontzejuaren presidentea, eta Francisco Enguita, Agoizko alkatea. (Nafarroako Gobernuaren webgunearen argazkia)

Bisitatutako proiektuak honako hauek izan ziren: “Torre de Uriz” hotela, Azparrengo aterpetxea, herri horretako Gizarte eta Kultur Etxea, “Herriko Denda” eskura denda, eta Zaldu jatetxea, biak Oroz Betelun.

Bisitatutako proiektuek Cederna Garalur Elkartearen sostengu garrantzitsua jaso dute, eta zenbaitetan laguntza finantzarioa ere bai.

“Torre de Uriz” hotela
Itoitz Fundazioak sustatutako proiektua da. Nafarroako Gobernuaren finantziazioaz gain, Leader+ Adesnar programaren laguntza ere jaso zuen, altzarien eta ekipamenduaren zati bat finantzatzeko. Programa honetatik jasotako laguntza 45.000 euro izan zen.
 
Turismo-ostatu berri hori sortzeko eta abian paratzeko prozesuan, Cederna Garalur Elkartearen Turismo eta Enpresak eta Sustatzaileak arloek parte-hartze aktiboa izan dute, baita zonalderako tokiko garapen-eragileak ere. Lanari 2004an heldu zioten. Lehenik, bideragarritasun-azterketa egin zuten, eta Elkartearen turismo-teknikariekin egin zuten zuzenean lan. 2007an, gaur egun dagoeneko errealitatea den ostatu horren bideragarritasun-plana eguneratu zuten.

Hotelaren kudeatzaileek hotela kalitatearen arloan sakontzeko interesa erakutsi dute; horrenbestez, otsailean Cederna Garalur Elkarteko turismo arloko teknikariekin bisita izan zuten, Jarduera Onen Eskuliburuak ezartzen hasteko asmoarekin.

Aterpetxea, Kontzeju Etxea eta Gizarte eta Kultur Etxea Azparrenen
Azparrengo Kontzejuak hiru proiektu horiek gauzatzen lan egin du. Batetik aterpetxea; ibarrean turismoa aktibatzen lagunduko duen turismo-ostatua.

Horrez gain, herriak kontzeju-etxea berritu du, eta bertan kokatu gizarte eta kultur etxea. Proiektu horrek Cederna Garalur Elkartearen finantziazioa jaso du, 'Nafarroako Mendialdea – LGP' programaren bitartez; 4.860,09 euro. Ekipamendua kontzeju-etxearen goiko solairuan dago, eta Artzibarren zati baten dinamizazio soziokulturala ekarriko du. Horrez gain, herrira bisitan datozen mendizaleak hartuko ditu.

'Eskura' denda eta Zaldu jatetxea Oroz Betelun
Oroz Betelu Pirinioaurreko turismo-intereseko udalerri erakargarria da. Herriak, aurten, bertako herritarren ongizatea bultzatzen, turismoa garatzen eta ondarea zaintzen eta hobetzen lagunduko duten bi establezimendu paratu ditu abian.

Ekimen horiek zonaldeko garapen-eragilearen sostengua jaso dute. "Herriko Denda" izeneko 'eskura' dendari dagokionez, asmoaren jarraipena egin eta sostengua eman zitzaion: enpresa-plana, finantziazioa bilatzea, esleipen-orria lantzea, eta dendaren kudeatzaileari laguntza ematea.

Denda udaletxearen zati batean paratu da, eta horrek eraikina hobetzea ekarri du. Ondarea berreskuratzeko ildo berean sortu da 'Zaldu' jatetxea, Irati ibaiertzean dagoen garai bateko errotan kokatua, ibai-igerilekutik oso hurbil.

Cederna Garalur Elkarteak establezimenduaren bideragarritasun-planean eta turismo-arloko aholkularitza teknikoan lan egin du.

Hitz batez, proiektu horiek guztiak zonaldearen garapenera bideratuta daude.

Zerrendara itzuli

Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago