Saltar navegación e ir al contenido

Cederna Garalur| > Cederna > Nortzuk gara?

Gara...

CEDERNA-GARALUR Elkartea irabazi asmorik gabeko entitatea da, 1991n sortua, Nafarroako Mendialdearen ekonomi eta gizarte-garapena bultzatze aldera. Eginkizun horretarako, tokian tokiko eragileen lankidetza, baliabide propioen erabilpena eta balorazioa, eta gerora begira aukera handiak dituen bidea ditu.

Logotipo de CEDERNA - GARALUR

119 elkartekide

Gure elkartea Nafarroako Mendialdeko udalek eta hainbat elkartek osatzen dute, besteak beste: enpresaburuen elkartek, langileen sindikatuk, nekazaritzako erakunde profesionalek, kultur, kirol eta landa-turismoko entitatek, finantza arloko entitatek, eta beste hainbat entitate laguntzailek.

Talde teknikoa

Profesionalen taldea osatzen dugu, toki-garapenean eta landa-berrikuntzan, enpresei eta sustatzaileei laguntza ematen, teknologia berrietan, enplegua kudeatzen, landa-turismoan eta Europari buruzko informazioa zabaltzen adituak.

Ebatzorganoak

CEDERNA-GARALUR Elkartea Biltzar Nagusiak gobernatzen du. Honako hauek osatzen dute aipatu Biltzarra: entitate elkartekide guztiek, eta Zuzendaritza Batzordeak (Elkartearen kide anitzeko kudeaketa-, administrazio- eta ordezkaritza-organoa). Honi dagokio Elkartearen jarduera antolatzea, eta Elkartearen helburuak betetzeko, eta funtzionamendu egokia bermatzeko neurri zehatzak hartzea. Horiez gain, Batzorde Betearazlea dago; bazkideek edo lurraldeko beste pertsonek nahiz entitateek Elkarteari aurkeztutako proiektuak bultzatzen, aztertzen eta horiei buruzko erabakiak hartzen ditu. Lehendakaria: Elkartearen kargu betearazlea da; Elkartearen ordezkari legala, eta kide anitzeko gobernu-organoen burua da, organo horiek hartzen dituzten erabakiak betearazten ditu, eta jarduera-egitasmoa bultzatzen du. Aipatu egitasmoa talde tekniko batek kudeatzen du, eta horren burua Elkartearen kudeatzailea da.

Zentroen sarea

Zentroen sare bat gara, Nafarroako Mendialdeko eskualdeetan banatua. Sarea Landa Garapenerako Zentro batek, eskualdeko zortzi Garapen Agentziak, hiru Zerbitzu Zentrok eta Telezentro batek osatzen dute.

Landa-garapenean aitzindaria

15 urteko esperientzia dugu; horrek, CEDERNA-GARALUR Elkartea Nafarroako Mendialdearen garapena bultzatzeko tresnarik baliagarriena dela erakusten du, besteak beste:

  • lurraldea sakon ezagutzen dugulako
  • gauzak profesionaltasunez eta eraginkortasunez egiten ditugulako
  • lortutako finantziazioagatik eta laguntzengatik
  • lortutako emaitzengatik
  • Elkartekideek, sustatzaileek eta teknikariek osatzen duten taldeagatik
Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago