Saltar navegación e ir al contenido

Cederna Garalur| > Proiektuak > Nafarroako Mendialdean Turismoa Dinamizatzeko Plana

Nafarroako Mendialdean Turismoa Dinamizatzeko Plana

"Nafarroako Mendialdea" turismoa dinamizatzeko plana Xedeko Kalitate Planaren ondorioa da. Azken hau 2000. urteko udan paratu zen abian, Turismo Idazkaritza Nagusiak Nafarroako Mendialdea xede pilotu izateko aukeratu zuenean.

Logo Dinamización Turística

Xedeko Kalitate Planaren garapen gisa "Nafarroako Mendialdea" Dinamizazio Plana sortzen da; horrek Kultura eta Turismo Departamentuak – Vianako Printzea Erakundeak onartutako ildo estrategikoekin eta Kalitate Batzordeak onartutako produktuekin lotura duten turismo-azpiegitura berriak ezartzea edo daudenak hobetzea dakar.

2005-2007 Dinamizazio Planak 24 proiektu gauzatzeko bidea eman zuen, eta inbertsioa guztira 2,1 milioi euro izan zen; horietatik Nafarroako Udalak 1,4 milioi paratu zituen. Dinamizazio Planean parte hartu zuten Xedeko Kalitate Planera hasieratik atxiki ziren 55 toki-entitateek.

Ildo horri jarraituz, Kultura eta Turismo Departamentuak – Vianako Printzea Erakundeak 2008-2011 Dinamizazio Plana aurkeztu zuen.

Onuradunak

"Nafarroako Mendialdea" Xedeko Kalitate Planera atxikita dauden toki-entitate guztiek (gaur egun 93) har dezakete parte garapen-plan honetan. Hori dela-eta, Elkartearen Turismo Arloak 2008-2011 aldian aurkeztuko eta garatuko diren proiektuen inguruan landuko diren jarduera guztiak kudeatuko ditu.

Ekintzak

Oinarrizko datuak

Informazio gehiago: Turismoa. Edurne Elso

Comunidad Europea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Nafarroako Gobernua Leader

CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es

Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago