Saltar navegación e ir al contenido
Estrategia integratua, sormenezko kudeaketa lantzeko, eta Nafarroako eta Aragoiko Pirinioaurreko ondarea eta tokiko produktuak balorizatzeko.
Programa toki-garapenerako proposamena da, estrategia bateratu batean oinarritua. Gaur egunera arte Toki Ekintzako bi Taldeen artean (CEDERNA-GARALUR eta CIDER PREPIRINEO) garatzen ari ziren borondatezko lankidetza gainditzea proposatzen du. Horrenbestez, ADESNAR eratu zen, aipatu bi talde horiek osatua, LEADER+ ADESNARen sustatzailea.
Helburua izaera berritzaile eta besterengarriko garapen-prozesu integratua bultzatzea da, hainbat landa-lurralde berriztatzea bultzatuko duena, errenta eta aberastasuna sortzea bermatuko duena, jarduera garatzea eta jarduera hori jasangarria izanen dela bermatuko duena, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ekarriko duena; hori guztia, kultur eta natur ondareak eta tokiko produktuek duten berezitasuna bultzatuz eta balorizatuz.
Sustatzaile publikoei eta pribatuei.
Ekoizpen-arloko proiektuetarako: banakako enpresaburuak, merkataritza-sozietateak, eraldaketako nekazaritza-sozietateak, lan-kooperatibak eta sozietateak, tokian tokiko entitate publikoak, eta abar.
Ekoizpenekoak ez diren proiektuetarako: toki-entitateak, entitate pribatuak, besteak beste; fundazioak, elkarteak, partzuergoak... eta pertsona fisikoak.
Agoitz - Irunberri, Zangoza - Orbaibar, Goi Bortziriak - Pirinioaurrea.
Leader + programak finantziazioa ematen die beren eskualdeetako natur, giza, ondare- eta kultur baliabide propioak balorizatzea eta sustatzea helburu duten proiektu berritzaile guztiei, ekoizpenekoak izan nahiz ez, berdin.
Nafarroako eta Aragoiko Pirinioaurreko garapen-estrategia globalarekin bat datozen ekimenak sustatuko dira, honako helburu hauek lortze aldera:
CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es
Albisteak
A A A O O L I
Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago