Saltar navegación e ir al contenido
Lurraldeko natur eta kultur baliabideen, eta bertako produktuen balorizazioaren inguruan egituratutako estrategia originala.
Cederna Garalur Elkarteak sustatzen duen Nafarroako Mendialdea LGP (Leader ardatza) programaren helburua da landa-garapenaren prozesuan sakontzea, lurraldeko natur eta kultur baliabideen, eta bertako produktuen balorizazioaren inguruan egituratutako estrategia original baten bitartez. Hori Nafarroako Foru Erkidegoko 2007-2013 aldirako Landa Garapenerako Programako (aurrerantzean LGP) 4. ardatzeko (Leader) bost neurriak ezarriz egiten da. Aipatu programa Europako Batzordearen erabakiz onartu da, toki- garapeneko estrategiak ezarrita.
Sakana, Leitzaran-Larraun-Ultzama, Bortziriak-Malekerra-Bertizarana, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi, Aezkoa-Erroibar-Auritz-Orreaga-Luzaide, Eeonkari-Zaraitzu, Pirinioaurreko arroak (Agoitz-Irunberri) eta Zangoza eskualdea. Sustatzailearen Gidako taularen arabera, 3. atala.
LEADER fondoen ezaugarri orokorra da proiektu berritzaileei (produktiboak eta ez produktiboak) finantziazioa ematen diela; betiere, proiektuak garatuko diren eskualdeetako natur baliabideak, giza baliabideak, ondarekoak eta kulturalak balorizatzen eta sustatzen badituzte.
Proiektu horien bitartez honako helburu hauek lortu nahi dira:
Horiek guztiek proiektuen jardute-eremuetako eskualdeetakoak izan beharko dute.
Programa hau Nafarroako Foru Erkidegoko Landa-garapen eta Ingurumen Departamentuak onartu du, eta 9.017.375 eurorekin hornitua dago (4.959.556 euro Europar Batasunarenak, eta 4.057.819 euro Nafarroako Gobernuarenak); kopuru hori, lagunduko diren proiektu ugari kontuan hartuta, ekarpen publiko eta pribatuekin osatu beharko da.
Argibide gehiagotarako: Landa Berrikuntza.. Maider Vicente eta Raquel Aldaz
CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide kalea 40, 001 Bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97
Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es
Albisteak
A A A O O L I
Harremanetan Jarri | Tlf. 948 20 66 97
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago