Saltar navegación e ir al contenido
Prentsa-aretoaEnpresak honako hauek dira: Embutidos Juan Flores, S.L., Embutidos Aldaz, Arbizu Hestebeteak, JEINGENEKOA- behi-esnekiak, Larra gaztak, Ultzama postreak eta Bikain gaztak. Aipatu enpresek 2010eko maiatzaren 11, 12 eta 13an parte hartuko dute, Cederna Garalur Elkarteak lagundurik, "España Original" jatorri-deiturak eta bestelako elikagaiak izeneko nazioarteko azokan, Ciudad Realen.
Elkarrekin egonen gara 72 m2-ko stand batean; horretan, Nafarroako Mendialdeko nekazaritzako elikagaien enpresak eta lurralde osoa egonen dira ordezkatuak.
Hiru egun horietan, enpresek, nazioko ekoizleekin harremanak egiteaz gain, mundu osoko erosleekin merkataritza-topaketak egiteko aukera izanen dute. Horrela, duela hilabete batetik hona, azoka hasi aurretik, enpresak topaketak lotzen eta lan-agendak ixten ari dira mundu osoko erosleekin.
Horrez gain, jarduera horiek osatzeko, hitzaldietara eta solasaldietara joan eta parte hartuko dugu, eta, halaber, nazio osoko makina bat produktu probatu eta dastatuko ditugu.
'ESPAÑA ORIGINAL' izeneko azoka horretan, mikroenpresak eta ekoizle txikiak dira protagonistak, oro har, banaketa-bideetarako aukerarik ez dutenak, nahiz eta kalitate ezin hobeko produktuak ekoiztu, baita marketinaren sostengua duten batzuk baino hobeak ere.
Azoka horretan parte-hartzea prestatze aldera, enpresaburuen eta Cederna Garalur Elkartean Azokaz arduratzen direnen artean hainbat bilera egin dira. Enpresa guztiek, zazpiek, beren produktuak eskainiko dituzte Cederna Garalur Elkarteak antolatuko duen stand bateratuan. Aipatu stand hori Europar Batasuneko FEADER funtsak eta Nafarroako Gobernuak bultzatzen duten "Nafarroako Mendialdea" LGP programak finantzatzen du, Nafarroako Mendialdeko ETEak finkatzeko eta merkaturatzeko sostengu-proiektuaren barnean.
Azoka, Nafarroako Mendialdeko hainbat enpresa finkatzen eta horiei sostengua ematen lagundu nahi duen proiektu honen zati da, enpresa horiek merkatuan posizionamendu hobea izan dezaten, eta Nafarroako Mendialdeko elikagaien arloko enpresen garapen ekonomiko eta komertzialerako sostengua izan dezaten.
Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct "España Originalean"
Nafarroako Mendialdeko standaren barnean, Europar Batasunaren politikei eta Cederna Garalur Elkarteak Erkidegoaren inguruan egiten duen lanari buruzko informazioa emanen da; horretarako, bertan izanen da Arantxa Rodriguez, Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct gunearen arduraduna, eta, hainbat material eta informazio baliatuta, Elkartearen Europe Direct gunearen zati bat "España Original" azokara eramanen du.
Azoka
Azokak ia hogei mila metro koadroko azalera izanen du, eta 667 erakustoki (2008ko "España Original" azokaren datuak). "España Original" elikaduraren negozioaren hitzordurik garrantzitsuena da, batez ere kanpo-merkataritzari dagokionez, izan ere bertan nazioarteko bostehun erosle, gutxienez, egotea bermaturik baitago.
Hasieratik beretik, "España Original" azokak profesionalizazioaren aldeko apustua egin du argi eta garbi, Espainiako nekazaritzako elikagaien eskaintzak munduko merkaturik garrantzitsuenetan egoteko aukera izan dezan.
Mundu zabalean hogeita hamar ordezkaritza ditu, eta azokaren negozio-tresnak honako hauek dira:
"Contacta con..." programa; antolatzaileen zerbitzua, erakusleen eta erosleen arteko bilerak bultzatzeko. Azoka hasi baino hilabete aurretik hasten dira lanean.
Negozio-zentroa: helburua da nazio eta nazioarteko merkataritza-kontaktuak izatea bultzatzea, beren lana egiteko beharrezkoak dituzten zerbitzu guztiak topa ditzaten.
Zapore originaleko galeria: gune horretan, profesionalek erakuslearen eta eroslearen artean bilerak egiteko beharrezkoak dituzten zerbitzu guztiak dauzkate eskuragarri, eta bertan produktuak dasta ditzakete standera joan aitzinetik.
Negozio-bilatzailea: nazio eta nazioarteko erosleek azoka aurretik eta azokan bertan kontaktuak prestatu ahal izateko lan-tresna.
Azokari buruzko argibide gehiago behar badituzu, www.espanaoriginal.com helbidera jo dezakezu.
Prentsa-ohar hau eta azokan parte hartuko duten enpresei buruzko informazioa eskuratzeko, Cederna Garalur Elkartearen web orriko PRENTSA ARETOA izeneko atalera jo dezakezu: www.cederna.es
Informazio gehiago behar baduzu, Irene Gastaminzarekin jar zaitezke harremanetan 696 53 98 10 telefono-zenbakira deituta.
Berri honi albait hedapen handien ematea nahi genuke. Zure esanetara gauzkazu.
Antsoainen, 2010eko maiatzaren 6an
CEDERNA-GARALUR Elkartea
Berriobide Kalea, 40
Etxabea, 001 bulegoa
31013 Antsoain (Nafarroa)
Tel: 948 20 66 97 Faxa: 948 21 10 51
Posta Elek.: info@cederna.es
Albisteak
A A A O O L I
Lan hau Creative Commons-en lizentziapean dago